XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mantzarda! Mantzarda! Mantzarda!
Oihuak belarriratzeko ia astirik ez eta parrastadan zetorkion harrikoskor euritea Neskato Isilari.
Egin ere, inoiz ere ez omen euria une egokienean denontzat.
Auzoko mutikoek Gotzonek eta gernua burutik behera ezezik harrika ere egiten zioten puntuan behin, on beharrez
Baleuzkan, gerri koipeak bezain guriak garunak, tonta akaberabako horrek!
Eta joan hakit hemendik kalera, mantzarda gogaikarri hori! esaten zion aterbe bila etorritakoari etxe sarrerako ate markora azaldu orduko.
Joan hadi, joan, aldamenekoarengana, Paparbaltzek ederto berotuko hau eta!
Horrelakoetan barneko sen edo instinturen batek bultzatzen zuen Neskato Isila kalera atera barik ate kontran kokildurik egotera. Etzana.
Eta horrela zokoratuta egotearen puruz belztu zitzaion eskuin belarria ateko sitsek hartuta
Ondo merezita daukan, mantzarda gogaikarri horrek!
Komisaldegian, inspektorearen bulegoan, aidezko kristal gardenekin tronpatzen dira euliak.
Bene-benetan, esan dio bataioz Andrés Otálora Carrera eta auzoan Paparbaltz soila denak polizia buruari.
Baietz, zirritxoren bat edo beste egin ziola orduan, bere emazte defuntuarekin akordatuta botilari larregitxo tiratu zion gau hartan, baina harrez gero ezertxo ere ez.